Nahi duzun lekuan eser zaitezke, terrazan edo barruan:

Amona Maria delicatessen dendak bertako jakien aukera zabala eskaintzen dizu mokadu bat hartzeko

  • Errazio hotzak: Kantauriko antxoak, hegaluzea, jabugo urdaiazpikoa…

  • Errazio beroak: arrain-zopa, bakailaoa pil-pilean, bakailaoa pikillo-saltsan, barazki-menestra, orburuak, behi-isatsa, txahal-masailak, txipiroiak tintan, piper beteak, hegaluzea tomatetan, babarrun gorriak…

  • Txikienentzat: albondigak, Amona Maria pizza berezia kristal ogian eta lasagna…

Gure ardandegian jaki gozoei laguntzeko ardorik egokiena aurkituko duzu.

Delicatessen denda

Getariako oroigarririk onena

Presta ezazu zeuk bertako produktuen sorta

Amona Maria dendan gogoko dugu hurbiltasunez eta artisau erara lan egitea, eta gure dendarako aukeratzen ditugun produktu guztiak ere horrela sortzen eta prestatzen dira. Kontu handiz prestatzen dugu produktu sorta bakoitza, guztiak eta bakoitza direlako apartak.

Gure ustez opari bat berezi egiten du fintasunez aukeratu eta prestatzeak. Guk geure arima eta jakinduria osoa jartzen ditugu saski bat prestatzeko, zuretzat botilarik egokiena aukeratzeko edo zuk nahi duzun produktua aukeratzen laguntzeko.

Kalitatearen alde egin dugun apustuaren isla dira prestatzen ditugun saskiak, eta beti nahi izaten dugu sorta bakoitzeko produktuak ezin hobeto ezkontzea.

Xehetasun bakoitza zaintzen dugu, hortxe baitago delicatessen produktu baten bikaintasuna.

Image module

Euskadi gogoan izateko

Kutixi sorta

Image module

Garagardo zaleentzat

Galerna sorta

Image module

Eguberri ukitutxo batekin

Olentzero sorta

Kalitatea da gure pasioa, eta hainbat urtetan ikasi duguna geure bisitariekin partekatzea da gure desioa. Une bakoitza, mokadu bakoitza, berezia da, eta gure lana produktuak biribiltzea da ezin hobeak izan daitezen.
Amaia Arregi & Javi Isasti
Amona Maria delicatessen
Ingurua

Getariako portuan

  • kanpoa 04
  • kanpoa 03
  • kanpoa 02
  • kanpoa 01
  • denda 01
  • denda 02
  • denda 03
  • denda 04

Ingurune idilikoan gaude, itsasoak eta lurrak bat egiten duten lekuan, Getariaren bihotzean.

Eskainiko dizuegun esperientziak ongi sentiaraziko zaituzte, eta espero dugu probetxu osoa aterako diozuela.

HELBIDEA

Katrapona plaza, 2. 20808 Getaria (Gipuzkoa)

TELEFONOA

+34 943140405

EMAILA

info@amonamaria.com

Bila gaitzazu Facebook-en